Albisteak

 

Ikusirik COVID-19 birusak eragindako nazioarteko osasun larrialdiko egoera eta ikusirik aginpidedun autoritateen aginduak, Udalak lehentasuna ematen dio telefono bitartez eta telematikoki herritarrei arreta ematea eta bakarrik beharrezkoa denean bertaratuta izatea.

Telefonoa: 943171461
Posta e.: udala@mallabia.eus

Herritarrei eskatzen zaizue kontuan izan dezazuela aurkitzen garen egoera berezia, eta udal-zerbitzuetara soilik premiazko gaietarako jo dezazuela.

Udaletik puntualki eta momenturo krisi honen inguruan eta gainditzeko sortzen den edozein berri eta neurri jakinaraziko dizuegu.

OHARRA: Edozeinek bizilagunen bat egoera larrian dagoela jakinez gero, eta laguntza behar duelako Udalari jakinaraztea eskertzen dizuegu, aurretik aipatutako bitartekoen bidez.

Mila esker zuen elkarlanagatik eta hartutako neurriak errespetatzea erregutzen dizuegu.

Bandoa (PDF 97KB)