Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan lan egin ondoren, Mallabiko Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua gure herriko egoera argi eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, enpresa eta kultura eskaintzaren, eta, azken finean, Mallabiko Udalari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Orain arte bezala www.mallabia.eus helbidean ikusi daitekeen webgune hau ataletan banatuta dagoeta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du.

Nolanahi ere, web berria tresna interaktibo eta aldakorra da, informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera eguneratzen joango dena.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu