Informazioa
Izapide honen bidez Udalerriko Erroldan baja eska daiteke.
Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da.
Estatuan bizi den pertsona orok ohiko bizilekua duen Udalerriko Erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bat baino gehiagotan bizi dena urtean denbora gehien egiten duen horretan bakarrik inskribatu beharko da. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko.
Zure eskaera errazteko jarri ezazu zure emaila eta telefonoa.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Etxebizitzaren dokumentuak
- Besteak
- Baimena
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.mallabia.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Arteiz kalea 4. 48269 Mallabia kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Mallabiako Udaleko telefono honetara: 94 317 14 61 / 94 317 03 27
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 84 02 50 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.