Informazioa
Izapide honen bidez dokumentu orokorrak edo existitzen den espediente batean eskatutako dokumentuak aurkez daitezke.
Zure eskaera errazteko jarri ezazu zure emaila eta telefonoa.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Legezko informazioa
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.mallabia.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Arteiz kalea 4. 48269 Mallabia kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Mallabiako Udaleko telefono honetara: 94 317 14 61 / 94 317 03 27
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 84 02 50 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.