Ibilbideak

Mendibil 

Oinez

1ordu 30 min

Luzera:

Erripea: 210m

Zailtasuna: erreza

Asteburuko goiz batetan egiteko pasio atsegina.

Ibilaldia Trabakuako aparkamenduetan hasten da. Ermura doan bidea hartzen dugu Donagarai baserriraino.

Hemen baserria eskumara utziaz ezkerraldera irtetzen den pistatik jarraituko dugu.

Pista jarraitu eskuman Goierri txaletetarako sarrera eskuinera utziaz. Pista hori orain basobide oso aldapatsua bihurtzen da, hemendik bidegurutze batetara heltzen gara aritz multzo txiki bat aurkituko dugu bertan. Erdiko pistak zuzen eramango gaitu Mendibilera.

Berriro ere aldaparekin aurkituko gara baina oraingoan leunagoa. Bidea, pinu berriak landatutako eremuetatik pasatzen da lautadatxo batetara helduaz (40 min) altzifre baso txiki batetan. Armadibeltz lepoan zaude.

Pista berdinetik jarraituaz beste lautadatxo batetara helduko gara (52 min). Piñuetako markak adieraziko digute ez dugula ezkeraldera jo behar eta bidexkatik jarraituaz pista dagoeneko atzean utzi dugulako muino batetara helduko gara PR kartelak aurkituko ditugu bertan adieraziz aurrez dugun Mendibilera 5 minutu daudela, Markinara 1 ordu eta 40 min eta Trabakuara 30 min.

Egur hezia zeharkatu eta belarrez estalita dagoen azken aldapa igo eta gero baserri itxurako tontorreko postontziarekin aurkituko gara (1 ordu 2 min).