Ibilbideak

 
Oiz 

Bizikletaz

2 ordu 30min

Luzera: 22km

Erripea: 730m

Zailtasuna: ertaina (ziklablea %99)

Durangaldeko ikuspegi zoragarriak. Oiz iparraldetik igo behar da. Zonalde honetan oraindik baserri giroa mantentzen da eta oraindik ere baserritar ohiturei eusten die.

Km: 0 Altuera: 400m

Deskribapena: Trabaku Goikuan. Ermua-Durango-Markina bidegurutzean. Bi jatetxeen aurrean kotxea uzteko nahiko leku dago. Gerea auzorako bidea hartu.

Km: 1,7 Deskribapena: Gerea auzoko baserriak utzi eta asfaltatutako pista jarraitu Longa auzorantz.

Km: 3,4 Deskribapena: Longa auzoa pasa eta jarrai bide berberetik Muniozguren baserrira.

Km: 5,4 Deskribapena: Muniozguren baserria. Hemen asfaltatutako pista utzi eta baserri atzekaldetik Bolibarrera doan pista hartu.

Km: 5,6 Deskribapena: Lehenengo errebueltan ataka baten atzean dagoen pista hartzen dugu, Oizko sakanerantz.

Km: 7,5 Deskribapena: Kortaguren baserrira heldu baino lehen txabola batekin aurkituko gara eta ataka zeharkatu ondoren jarraitu ezkerraldera doan pista.

Km: 10,7 Deskribapena: “Munitibar” jartzen duen seinale batekin aurkituko gara, ezkerraldera doan pista jarraitu eta igoera gogor bateri ekingo diogu, zati batzutan zementuzkoa da.

Km: 12,7 Deskribapena: Kristobal Deunaren baselizara heltzen gara eta igoera gogorra jarraitzen dugu.

Km: 14,9 Altuera: 1029

Deskribapena: Azkenean Oizeko tontorrera heltzen gara, Ikuspegi ederrak dituen tontorra. Hegoekialderantz zorabiatzeko moduko jeitsiera bat egiteko prestatuko gara, Zengotita auzorantza. Iturzurira heltzen gara, eolikoen pista jarraituaz ( kontuz, pista hau Garaira doa eta). Iturzuritik Zengotita gaina eskumara utziaz jeitsi baso bidetik pinudi ezberdinetan zehar.

Km: 20,3 Deskribapena: Zegotita auzotik hurbil aldapak gero eta malda handiagoak izaterakoan frenoak sarri erabili behar izango ditugu. Bide ertzean amaituko dugu.

Km: 22 Deskribapena: Etapa amaiera. Berriro Trabakuako aparkalekuetan