Turismoa

Jasokundearen parrokia 
Jasokundearen Parroki Elizaren jatorriko aztarnak XI. mendekoak dira. XVI.enean berriro eraiki eta 1750ean erabat bukatu zen. Nabe bakarrekoa da. Estilo herreriarreko dorrea du eta lau angeluetan, boladun piramideak ditu. Aldare nagusia barrokoa du, Arrosarioko Amaren taila bikain batez hornituta. Horren aurretik Andre Mariaren taila bat izan zen parrokian, Gotikotik Errenazimendura bitarteko estilokoa, baina gaur egun inork ez daki non dagoen.