Turismoa

Mallabia historia

Mallabia udalerria, Oiz mendiaren ekialdeko barrenean dago. Barrutia menditsua da; Oiz eta Arietxu mendiak eta Trabakua Bordea gaina gailentzen dira. Udal- barrutia, hiru ibai- arro hauek egituratzen dute: Ibaizabal, Artibai eta Deba ibaietakoak.

Iparraldera Markina-Xemein udalerriarekin, ekialdera Eibar eta Ermuarekin, hegoaldera Zaldibarrekin eta mendebaldera Berrizekin ditu mugak.

Zenbait biztalegune ditu, hiriburua Areitio delarik. Hauek dira: Gerea, Goitana, Osma, Zengotita, Berano, Mallealdea eta Mallabia-Areitio.

Bilbotik 40 km-ra eta Durangotik 10 km.-ra dago.

Komunikabidezko ardatz nagusiak hauek dira: San Sebastián- Bilbao N-634 nazio. Errepidea udalerriko hego mendebaldeko mugatik zeharkatzen duena, Trabakua bidez Durangotik Ondarroarako BI-633 eskualdeko errepidea, hego mendebaldetik iparraldera udalerria zeharkatzen duena eta Goitondo bidez Ermua- Trabakua BI-3301 eta Mallabia bidez Ermua- Trabakua BI-3302 toki- errepideak.

Donostia- Bilbao trenbidea udalerriaren hegoaldetik pasatzen da., tren- geltokirik gertuena Ermuan dago, 2 km.-ra.

  • Debabarrena turismoa
  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa