Turismoa

 

Beranonagusi auzoan aurkitzen da. 10,45 x 6,30 m-ko oinplano errektangeluarra da. Manposteria argitsudun murruak dauzka. Aurrealde nagusian ageriko manposteria. Bi isurkiko estalkia. Kanpaia duen hutsarte bateko harlanduzko kanpai-horma eta burdinazko gurutze batez errematatua. Barnealdean zurezko sabai faltsua dauka. Arku karpaneldun atea. Erantz dinteldutako bi leiho. Terrazozko zoladura. Korua zurezkoa da. Arkupea Ebanjelioaren alboan.

Honako inskripzio hau dauka ateko harri gakoan: Año/1882/1968. Sakristia hego-mendebalderantz dago dinteldutako leiho batez. Leiho honetako dintelean honako inskripzio hau dauka: ANTONIO DE URIZAR / MANDO AZER ESTA HER/ MITA/ AÑO DE 1705. San Antonio Paduakoa eta Jesus Umea Pragakoaren imajinekin.