Turismoa

 
Beranotxiki auzoan dago kokatua. 8,90 x 6,90 m-ko oinplano errektangeluarra dauka. Manposteriaz egindako murruak eta zertxa baten gainean bi isurkiko estalkia. Kanpaia hobe batetik zintzilik barnealdean aurkitzen da. Arku zorrozdun atea. Hego-mendebaldean leiho eta murru-arteka bat. Zementuzko zoladura. Arkupea oinetan. Sarrerako atearen eskuinera eta arkupe barruan harrizko mahai bat dago. San Jorge eta San Markosen imajinak dauzka baita. Jesusen Bihotzaren eta Amabirjinaren Bihotz Sakratuaren koadro bana ere.