Turismoa

 

Oka gaineko Zengoitia  auzoan aurkitzen da 14 x  9,75 metroko oinplano errektangeluarra dauka. Hiru  aldetako abside poligonala, harlanduzko murrua nagusitzen delarik eta ageriko manposteriaz bestea. Hiru zertxa gainean lau isurkiko estalkia. Hutsarte bateko harlanduzko  kanpai-horma, kanpairik gabekoa, akrotera batez hornitua.

Ipar-ekialdean ateburua dauka. Behiala ate hau arku eskartzanoa izan zen. Hiru gezileiho ditu, bi ipar-mendebaldean eta beste bat absidean. Ipar-mendebaldean leihoburudun leiho bat.  Zoladura harrizko lauzaz. Ebanjelio aldean arkupearen aztarnak gelditzen dira. San Juan Bautista, San Ramón Nonato, Gurutze eta Amabirjinaren imajinak dauzka.