Turismoa

 
Goitan auzoan dago. 10,75 x 9,26 m-ko oinplano errektangeluarra da. Sakristia I-n dago dinteldutako leiho batez. Ageriko manposteriadun murruak eta harlanduzko hertzak. Aurrealde nagusia zurituta dauka. Zertxa baten gainean lau isurkiko estalkia. Kanpaia duen hutsarte bateko harlanduzko kanpai-horma, harrizko gurutze batez errematatua eta bi akrotera piramidalez apaindua. Erdi-puntuko arkudun atea. H-n dinteldutako bi leiho. Nabean zementuzko zoladura. Beretergoan harrizko lauzak. Zurezko korua. Arkupea oinetan. Nabearen inguruan harrizko aulki jarraitua dauka. Bi dobeletako batek gurutze bat dauka grabatua eta bestean gurutze bat izan daitekeen marrazki bat. San Juan Bautista eta Amabirjinaren imajinak dauzka eta neurri handiko gurutze bat.