Turismoa

 
Osma auzoan aurkitzen da. 8,85 x 6,45 m-ko oinplano errektangeluarra dauka. Harlanduzko murruak nagusitzen dira eta ageriko manposteriazkoak ere. Hiru isuriko estalkia. Kanpai-hormarik gabekoa. Kanpaia, habe batetik zintzilik arkupean aurkitzen da. Dinteldutako atea. Hegoalderantz dinteldutako leiho bat eta iparralderantz eta ekialderantz itsututako bi leiho. Zoladura harrizko lauzaz. Arkupea oinetan.