Turismoa

 
Goitana auzoan dago kokatua. 7,70 x 6,50 m-ko oinplano errektangeluarra da. I-n eraiki berria den estalpe bat dauka. Ageriko manposteriadun murruak dauzka. Aurrealde nagusia zuritua. Zertxa baten gainean bi isurkiko estalkia. Kanpaia duen hutsarte bateko manposteriadun kanpai-horma eta burdinazko gurutze batez  errematatua. Erdi-puntuko arkudun  atea. Hegoaldean bi gezi-leiho. Zoladura harrizko lauzoz. Arkupea oinetan. Atearen arkuko dobeletako batek gurutze bat dauka grabatua. San Martin-en imajina dauka.