Turismoa

 
Bidarte izeneko Mallagarai auzoan dago kokatua. 14,20 x 6,65 m-ko oinplano errektangeluarra da. Ageriko manposteriadun murruak eta harlanduzko hertzak. Lau isurkiko estalkia. Kanpaia duen hutsarte bateko  harlanduzko kanpai-horma eta bi akrotera piramidalez eta esferiko batez apaindua, azken hau kanpai kanpai-horma errematatzen duen burdinazko gurutzearen oinarria da. Barnealdean estalkiak ganga faltsua dauka. Dinteldutako atea. Hego-ekialderantz dinteldutako lau leiho, haietariko bat itsutua eta aurrealde nagusian itsututa ere dagoen erdi-puntuko arkudun leiho bat. Nabean zoladura egurrezkoa dauka eta zementuzkoa beretergoan. Arkupeak jatorrizko harrizko lauzak gordetzen ditu. Zurezko korua dauka. Arkupea oinetan. Hemendik dinteldutako ate handi baten bidez, ermita ondoan dagoen neurri handiko dorrera heltzen da. San Pedro eta San Gabriel Goiaingeruaren imajinak dauzka eta San Roke eta San Kristobalen koadroak.