Turismoa

 
Goitana auzoan dago. 8,15 x 6,73 m-ko oinplano errektangeluarra da I-n estalpe txiki bat dauka. Ageriko manposteriadun murruak eta harlanduzko hertzak dauzka. Zertxa baten gainean bi isurkiko estalkia dauka eta ez dauka kanpai-hormarik.
Kanpai teilatu gailurretik habe batetik zintzilikatua dago. Dinteldutako atea. Hegoaldean gezi-leiho bat. Harrizko lauzadun zoladura. Santa Katalinaren imajina bat dauka.