Turismoa

 
Areitio mendatean dago kokatua. 11,05 x 7,95 m-ko oinplano errektangeluarra da. Epistola aldean eta aurrealde nagusian zuritutako manposteriadun murruak; Ebanjelio aldean ageriko manposteria; bertzetan harlandua eta aldare osteko murrua. Zertxa baten gainean bi isurkidun estalkia. Kanpaia duen hutsarte bateko burdinazko kanpai-horma eta burdinazkoa ere den gurutze batez errematatua. Dinteldutako atea. Aldare ostean gezi-leiho itsutua. Hego-ekialderantz dinteldutako leihoa. Aurrealde nagusian burdinazko barrotez babestutako dinteldutako leiho txiki bat dago, honako inskripzioa duelarik: LIMOSNA. Nabean lur egosizko adreiluz osatutako zoladura eta arkupean eta beretergoan harrizko lauzazkoa. Andra Mari-ren imajina dauka eta imajina bera argazki baten bidez birsortzen duen koadro bat.