Turismoa

 

Baserriko ohizko lanak betetzeko funtzioa daukan banaketa du ia karratua den 562 m. duen oinplanoak. Aurrealde nagusia, hutsarte eta hertzak harlandu erregularraz harlan-gaitz perbokatua, gutxi zulapetua dago. Lau solairutan dago banatuta. Lehendabizikoan sarrera nagusia dago, erdi-puntuko arku higatuaz. Bi aldeetara bi leiho daude eta eskuinera solairu hau osatzen duten hiru leiho daude. Beste hiru solairuek dituzten hutsarteak lehendabiziko solairuaren gainean erregularki inguratzen dute bere altuera handiagoarekin eta balkoietako ferraketarekin duintasunean irabazten duelarik. Beraien gainean aurkitzen diren hirugarren solairuko hutsarteak ere neurri handiagoak dira, baina balkoia ez da aurrealdetik ateratzen.

Bost pilare harlanduk josten dute goitik behera hegoaldeko aurrealdea eta hauek eki eta mendebaldeko aurrealdeek errematatzen dituzten alboetako irteerak inguraturik galerietan kokatutako espazio horizontalak uzten dituzte.