Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21 Mallabiako udalerria jasangarriago bihurtzeko erabili den tresna da. Zentzu honetan, Tokiko Agenda 21ak, ingurumen, ekonomi eta politika sozialak integratzen ditu. Gainera, lan metodologia honek, ordezkari politiko, udal-teknikari eta herritarren parte-hartze eta eztabaida bultzatzen du.

Prozesu honen helburua, herritarren bizi-kalitatea eta udal kudeaketaren hobekuntza lortzea da. Horretarako, lehenengo eta behin udalerriaren egoera aztertzeko Diagnostikoa egin behar da eta ondoren Ekintza Plana garatzen da, dena herriko eragile ezberdinen parte hartzea bultzatuz.

2006. urtetik aurrera abian dagoen Plana

Iraunkortasun diagnostikoa:

Udalak 2004. urtean Mallabiako iraunkortasun diagnostikoa burutu zuen. Dokumentu hau udalerriak bizi zuen errealitatearen azterketa sakonaren emaitza izan zen. Bertan, ordezkari politikoen, udal-teknikarien eta herritarren ekarpenak jaso ziren.

Ekintza Planaren Garapena

Behin Iraunkortasun Diagnostikoa bukatuta, Ekintza Planaren garapenean lan egin zen. Bertan, Mallabia jasangarriago bihurtzeko, burutu beharreko ekintzak zehaztu ziren. Ekintza Plana 2006. urtean onartu genuen Osoko Bilkuran, eta 11 Lerro estrategikoz osatuta dago. Hemen zehazten diren ekintza hauek Diagnostikoan aurkitutako gabeziei erantzuten diete.

Egungo egoera: Ekintza Planaren ezarpena eta jarraipena

Behin Ekintza Plana Osoko Bilkuran onartuta, planaren ezarpen eta jarraipen prozesuan lanean ari gara.