Mallabiko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN)

Mallabiko Plan Orokorra

Hiri Antolamendurako Plan Nagusia erredaktatzeko Mallabia Denon Artean parte-hartze prozesua martxan jarri zuen Udalak. Aholku Batzordea sortu zen, eta kontseiluak erredaktatu du proposamena. Herritarren artean informazioa zabaldu eta alegazioak jaso ondoren, udalbatzarrak planaren aurrerapena aho batez onartu zuen irailaren 29an.